May 17, 2007

goizeko 6.30ak

Atala: ke kurioxo

zenbat aldiz esnatu zarete goizeko 6.30etan? eta ez du balio parranda egun batean ordu horretan esna egoteak!

ba azkenaldian, halaxe nabil: nire mobileko iratzargailua jarri eta goizeko ordu hoietan esnatzen. Iratzargailuak jotzen duenean sentitzen dena, edozein ordutan berdina dela ziurta dezaket. Bai horixe.

Baina, badira gauza ‘kurioxoak’ ere. Nik, kafea berotu bitartean leihotik begiradatxo bat botatzen dut: eguraldia dela eta ez dela, eta auzokideak ea zer egiten duten ikustera….(baina lasai, ni ez naiz ‘kotilla’ bat!).

Adibidez:

  • goizeko 8.30tan argia piztuta daukan etxeak, goizeko 6.30tan ere argia piztuta izaten du. Nire teoria: argia piztuta egiten du lo. bestela ez da normala.
  • nire auzokide bat dutxan egoten da denbora luzez. Nire teoria: honek ez du nik bezala egiten, gauean dutxatu goizean etxekoak ez molestatzeko asmoz.
  • eta beste auzoko batek, kotxea ezin aparkalekutik atera! ene bada! noski, kafea berotu zen, eta ni oraindik begira… gizon bat kotxe barrukoari keinuak egiten, orain atzera, orain aurrera…. eta azkenean, hirugarren pertsona batek (salbatzailea deituko diogu) kotxetik barruko emakumea atera (bai, emakumea), bera sartu, eta espaloi gainetik, ‘maniobra’ zakar batzuk egin, eta kotxea kanpora. Nire teoria: igarri zen ez zela bere kotxea. no te digo.
Uste dut inguruko denak ikusita ditudala dagoeneko… halere bihar, ordu horretan, zuetako gehienok lo zaudeten bitartean, eta nire kafea berotzen dabilen bitartean… berriz ere leihotik begira jarriko naiz, eta esango dizuet bai; agian gauza interesgarriren bat topatuko dut…

 

5 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/05/17/goizeko-630ak/trackback/

  1. Uste nuan klasera juteko 6:30tan jaikitze zan bakarra nintzala, You’ll never walk alone…

    Comment by jon — May 19, 2007 @ 1:12 am

  2. Ba hi, ze ustek, hemen beste batzuk urtiak zeamazkiagu 6:30tan jaikitzen leioa juteko. Jaiki zombiya bezela, forfiya hartu eta zarautza, autobusa hartzea. Hor bai, hor lo pixkat ta geo klasea, subnormala bezela. Jode, unibertsitatiak zenbat kalte iteun….zorionekuak modulutakuak…

    Comment by irizar — May 19, 2007 @ 9:50 am

  3. Beste batzuk e, karrera “errex” hoietako bat iteko egunero jaiki gea, hiru ikasturtetan zehar… et agoizeko 6tako autobusak ere hartu dizkiñau…
    Egun, zorionez, 7tan jaikitzen gea…
    Eta nire inguruan, leihotik ikusten dena, hobe ez kontatzea!
    Ale, ONDO IZAN!
    TT

    Comment by TuTi — May 20, 2007 @ 2:50 pm

  4. argi daona: iñorrei etzaigula gustatzen ordu hoietan jaikitzia!!!! jajaja

    Comment by Itziar — May 21, 2007 @ 4:57 pm

  5. Horrenbeste keja…!! haber zein jaikitzean goizeko hirutan 3 orduko maniobra iteko, ta geo 7tan berriz lanea arratzaldeko bostak arte (lo iteko betik babe!!). Ta hori egun baten urrungon gaueko ordubaten ta urrengon lautan direkto de empalmada. Ta aberi potolo xamar bat tokatze bada igual astia egunen 12 ordu sartuz. Ta 400€ p..a hillian, sin horas extra! (bueno bai, praktikak dia baño… putakeya iguala da.

    Asike ez kejatu orrembeste batzuk esnatzian gau beltza bakarrik ikuste deu ta, ta ondik puxkateako gaña.

    Eskerrak gutxi geatze zaiten Zarautza bueltatzeko (badekat gogua ya),gaña afaienbat eh bado pendiente ortik ez????

    Comment by Itsazontzi baten... — June 6, 2007 @ 7:28 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve