astelehena
Asteburua pasa da, eta gaur ‘resaka eguna’. Medikuak idatzi duen bezala ‘estaba indispuesta’. Ba bai. Horixe. Ostiraletik kili-kolo hasi, eta gaur goizean buf. Ikaragarrizko ondoeza.
Atsekabeak alde batera utziz, asteburu hontan Beasain aldetik azaltzeko aukera izan dut, eta hango ohitura ‘basatiak’ nolakoak diren ikusi ditut.
"
- Mariren jetsiera ikusiko al deu?
- Ah bale.
"
Eta han ikusten ditut sorginak dantzan, eta sua, eta bat-batean, Mari balkoi batetik jesten hasten da. Ordurarte dena ondo.
"
- Baina Mari suta erorikoa ta!"?¿!·".
- Itziar, Mari urtero erre iten da!.
"
Ideia bat egiteko, Zeledon sutara botatzea bezalakoa da jajaja. Halere gustatu zitzaidan, beste herrietako ohiturak ikustea, gustatzen zait.
——————————————————
Larunbatean, ene Zarautz maiteko auzo bateko festetara joateko aukera ere izan nuen. Urterokoak, udaberriko lehengo festak. Erromeria, ‘korrikapostuak’, etabarrak izaten dira urtero. Guk gabekoa ikusteko aukera izan genuen, Trikizio taldearen erromeria. Eguraldiak lagundu etzuen arren… gauaren zati bat han pasatzeko indarrak bildu genituen!!! jaja.
Ondo hasi astea (ni baino hobeto behintzat…),
eta izan untsa!
