May 21, 2007

astelehena

Asteburua pasa da, eta gaur ‘resaka eguna’. Medikuak idatzi duen bezala ‘estaba indispuesta’. Ba bai. Horixe. Ostiraletik kili-kolo hasi, eta gaur goizean buf. Ikaragarrizko ondoeza.

Atsekabeak alde batera utziz, asteburu hontan Beasain aldetik azaltzeko aukera izan dut, eta hango ohitura ‘basatiak’ nolakoak diren ikusi ditut. 

"

   - Mariren jetsiera ikusiko al deu?

   - Ah bale.

"

Eta han ikusten ditut sorginak dantzan, eta sua, eta bat-batean, Mari balkoi batetik jesten hasten da. Ordurarte dena ondo.

"

   - Baina Mari suta erorikoa ta!"?¿!·".

   - Itziar, Mari urtero erre iten da!.

"

Ideia bat egiteko, Zeledon sutara botatzea bezalakoa da jajaja. Halere gustatu zitzaidan, beste herrietako ohiturak ikustea, gustatzen zait.

——————————————————

Larunbatean, ene Zarautz maiteko auzo bateko festetara joateko aukera ere izan nuen. Urterokoak, udaberriko lehengo festak. Erromeria, ‘korrikapostuak’, etabarrak izaten dira urtero. Guk gabekoa ikusteko aukera izan genuen, Trikizio taldearen erromeria. Eguraldiak lagundu etzuen arren… gauaren zati bat han pasatzeko indarrak bildu genituen!!! jaja.

 

 

Ondo hasi astea (ni baino hobeto behintzat…),

eta izan untsa! 

Erantzun 1 »

  1. Klaro, Itziar, klaro, ze basatiyak beasainguak. Zauztarrak bai zibilizatuak… alkaldesai ehundaka arraultza botatzeixkiyou San Pelayotan ta udaletxia kristo bat inda utzi, baño por lo demas, oso zibilizatuk, bai bai…

    Comment by irizar — May 22, 2007 @ 3:56 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve