June 22, 2007

parece que se te ha muerto el canario!!!

Atala: ...

ba ez, ez da nire ‘kanarioa’ hil. Baina…. X pertsona batek, gure etxeko txoriaren (Perico bezala ezagunagoa) kaiolako atea irekita utzi du. Haize piskat sartzeko edo, badakizue…

ikusten baduzue… eskuminak eman nire partez. 

June 18, 2007

gizartea

zenbat aldiz entzun dugu, gizarte matxista batean bizi garela? gaur notizi bat irakurri dut…Futbol epaile batek emakumezko futbol jokalari bati esandakoak: ‘harrikoa egiten egon behar zuela’ esan ez dio ba!:"!:"·$%&

eta gizartea txoratuta dagoela? zenbat aldiz entzun ote dugun. Ba interneten ikusten diren gauzen artean, gauza interesgarriak aurki daitezke: ‘los britanicos pierden casi 900000 moviles al año por tirar de la cadena del vater‘ .

Egia esan ez dakit nork daukan arazo handiagoa, mobila komunera erori zaionak, edo horrelako azterlan bat egin duenak.. nork daki! 

June 14, 2007

Noizean behin

Atala: ...

Tarteka egiten diren gauzek, badute xarma berezi bat. Egunero egiten ditugun gauzez erraz nazkatzen gara, aspertu; gaur egun monotonia deitzen zaio. Baina zer izango ginateke egunerokotasun hori gabe? eguneroko kafea, eguneroko lagunak, eguneroko ibilbideak….

Egun bereziak izaten ditugunean… hori bai ederra. Baina zerk egiten du egun bat berezi?

Gaur lanean egon naiz, betiko moduan. Egunero bezala nire taperrak hartu (’tuperware’ bezala ezagunakoak) eta lanean bazkaldu dut. Egunero egiten dudan berdina egin dut…

Baina egun berezi deituko diot, aspaldiko partez betiko (edo eguneroko) lagunekin egin baitut topo; eta betiko tokitatik ibili gara. 

Egunak berezi egiteko… ez da ezer berezirik behar. Edo bai? 

June 12, 2007

guretzat… oraindik ere ezezaguna…

gaur egun, internet asko aurreratu da. Badirudi mugara iritsiko garela egunen batean, edo ez, edo ez dakit. Internetek gauza asko ditu, eta beti ditu berrikuntzak. Modernoa da eta ez da atzean gelditzen (sekula?).

Oraingoan ziuraski ezezaguna izango zaizuen twitter-i buruzko bare bat gauza kontatuko dizkizuet. Agian, bloga irakutzen duzuenotatik batzuek jarkingo duzue zertaz ari naizen; beste batzuek ordea ez.

Aurreko batean Imanolek, bere blogean messengerrari buruzko post bat idatzi zigun. Eta nik orain, zuen messengerra ireki, eta bertako ‘nick’ak irakurtzeko eskatuko dizuet… nolakoak dira? ziur denetik dagoela.

Ba nik twitterra messengerreko ‘nick’ekin alderatuko nuke. Twitterraren funtsa, momentuan zer egiten ari zaren azaltzean datza. Hori besterik ez. SMS (esames) baten tamainuko mezuak utzi daitezke. Ideia bat egiteko, blog bat bezala, baina hitz gutxirekin.

Interneteko iraultza ikaragarri bezala saldu zen, edo iragarri zen. Eta geroz eta erabiltzaile gehiago duela twitterrek…

Nik proba egin dut… egin nuen, hobeto esanda. Nire esperientzi pertsonalerako… exkaxa. Erabiltzeko zaila… Arraroa…Zer idatzi ere ez da jakiten…

adibidetxo bat ikusi nahi baduzue, hemen. Hortxe gelditu zen, proba soil batean. 

June 11, 2007

arratsalderoko kontuak

Atala: trena

arratsaldero gertatzen diren hainbat gauza daude…adibidez merienda. Ba nire tren bidaietan ere (bai, beti berdiñakin ai naiz, baño aizue, egunero ibiltzen naiz euskotrenen, normala da) egunero, arratsaldero gertatzen diren gauzak daude. Bagoi bakoitzean esertzen den pertsonetatik hasi eta bozgorailuetatik entzuten den ahotseraino. Eta ahots hortaz hitz egiten hasi naizela… zenbat aldiz suertatu zaigu, treneko bidaiari xumeoi, tren geltoki bakoitzera heltzen garenean, farreari eutsi beharra. Zenbat aldiz, ingurukoei begiratu bat bota, eta harridura aurpegiekin egon… zenbat aldiz….

intringulisa piztu al dizuet? jajaja. Ba 5 egunetik behin, gutxi gorabehera, gure geltokien izenak distortsionatuta entzuten ditugu. Distortsionatuta baino gehiago… gaizki! Hainbat herri bizkaitar entzun izan ditugu, gure gipuzkoar kostaldeko herriak entzun beharrean..

 

irakurle maiteok… hau da hau. Eusko trenek blog bat irekiko balu.. izango genuke zer idatzia!

 

izan untsa! 

June 5, 2007

“paota eguna”

Aurtengoan ere joan zaigu ekaineko lehenengo igandea. Zarauztar askorentzat egun berezia, Pagoetara joateko ohitura daukagu eta.

Oraingoan ere ekin diogu gure bideari, maldan gora, hainbat aldapa igoz, hainbat jende agurtuz…Eta iritsi gara gora. Aurtengoa behintzat ez zaigu berehalakoan ahaztuko igo ginenoi. Gurutzea pintatu berria zegoen. Ezin ikutu. Beno bai, plastiko bat jarri zioten gurutzeari, nahi zuenak ukitu ahal izateko. Arraroa ezta? hemen dokumentu grafiko bat:

 

besterik gabe, zuen esku uzten ditut ‘komentarioak’.

 

Gau ona pasa, 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve