arratsalderoko kontuak
arratsaldero gertatzen diren hainbat gauza daude…adibidez merienda. Ba nire tren bidaietan ere (bai, beti berdiñakin ai naiz, baño aizue, egunero ibiltzen naiz euskotrenen, normala da) egunero, arratsaldero gertatzen diren gauzak daude. Bagoi bakoitzean esertzen den pertsonetatik hasi eta bozgorailuetatik entzuten den ahotseraino. Eta ahots hortaz hitz egiten hasi naizela… zenbat aldiz suertatu zaigu, treneko bidaiari xumeoi, tren geltoki bakoitzera heltzen garenean, farreari eutsi beharra. Zenbat aldiz, ingurukoei begiratu bat bota, eta harridura aurpegiekin egon… zenbat aldiz….
intringulisa piztu al dizuet? jajaja. Ba 5 egunetik behin, gutxi gorabehera, gure geltokien izenak distortsionatuta entzuten ditugu. Distortsionatuta baino gehiago… gaizki! Hainbat herri bizkaitar entzun izan ditugu, gure gipuzkoar kostaldeko herriak entzun beharrean..
irakurle maiteok… hau da hau. Eusko trenek blog bat irekiko balu.. izango genuke zer idatzia!
izan untsa!

Et, et, et, et, kontuz euskotrenekin sartzen, Zarauztik Donostira juteko moduik atsegin ta goxona da ta: biaje lasaia, paraje polittak ikusiyaz, geo aparkatu berrik ez…
Denboa gehitxo pasatzeula, hoixe txarra, baño bueno, bizitza lasai hartzia komeni dala ta.
Bueno, Itziar, aber udaran umiakin ekintzan bat preparatze deun ( Oriyoa trenen jutia, adibidez? ).
Hala, dettuko helaun bat hartzea juteko.
Comment by irizar — June 12, 2007 @ 11:36 am
bai, irizar, atsegin eta goxoa, plastikozko eserleku gogor eta deserosoekin batez ere.
Hori hori, oriyoa trenian!!!!! iiiiuuujuuuuuu!!!!!!
Alesti ez dabil. baina nik deskubrituet beste alternatiba bat… google reader!!
Comment by Imanol — June 12, 2007 @ 12:05 pm
iepa pareja.
irizar, helauana… hitza hartzeizut.
ta imanol, alesti… nik sentitzeet baño Bloglines erabiltzeet; alestik etzin geyegi konbentzitu…
a ta oriyoa trenian… ba naezuenian! ta bestela oñez! ta bestela trizikluan!!!! (earra bi juntau zeaten hemen)
Comment by itziar — June 12, 2007 @ 1:34 pm