June 12, 2007

guretzat… oraindik ere ezezaguna…

gaur egun, internet asko aurreratu da. Badirudi mugara iritsiko garela egunen batean, edo ez, edo ez dakit. Internetek gauza asko ditu, eta beti ditu berrikuntzak. Modernoa da eta ez da atzean gelditzen (sekula?).

Oraingoan ziuraski ezezaguna izango zaizuen twitter-i buruzko bare bat gauza kontatuko dizkizuet. Agian, bloga irakutzen duzuenotatik batzuek jarkingo duzue zertaz ari naizen; beste batzuek ordea ez.

Aurreko batean Imanolek, bere blogean messengerrari buruzko post bat idatzi zigun. Eta nik orain, zuen messengerra ireki, eta bertako ‘nick’ak irakurtzeko eskatuko dizuet… nolakoak dira? ziur denetik dagoela.

Ba nik twitterra messengerreko ‘nick’ekin alderatuko nuke. Twitterraren funtsa, momentuan zer egiten ari zaren azaltzean datza. Hori besterik ez. SMS (esames) baten tamainuko mezuak utzi daitezke. Ideia bat egiteko, blog bat bezala, baina hitz gutxirekin.

Interneteko iraultza ikaragarri bezala saldu zen, edo iragarri zen. Eta geroz eta erabiltzaile gehiago duela twitterrek…

Nik proba egin dut… egin nuen, hobeto esanda. Nire esperientzi pertsonalerako… exkaxa. Erabiltzeko zaila… Arraroa…Zer idatzi ere ez da jakiten…

adibidetxo bat ikusi nahi baduzue, hemen. Hortxe gelditu zen, proba soil batean. 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve