Noizean behin
Tarteka egiten diren gauzek, badute xarma berezi bat. Egunero egiten ditugun gauzez erraz nazkatzen gara, aspertu; gaur egun monotonia deitzen zaio. Baina zer izango ginateke egunerokotasun hori gabe? eguneroko kafea, eguneroko lagunak, eguneroko ibilbideak….
Egun bereziak izaten ditugunean… hori bai ederra. Baina zerk egiten du egun bat berezi?
Gaur lanean egon naiz, betiko moduan. Egunero bezala nire taperrak hartu (’tuperware’ bezala ezagunakoak) eta lanean bazkaldu dut. Egunero egiten dudan berdina egin dut…
Baina egun berezi deituko diot, aspaldiko partez betiko (edo eguneroko) lagunekin egin baitut topo; eta betiko tokitatik ibili gara.
Egunak berezi egiteko… ez da ezer berezirik behar. Edo bai?
