e-makumeak garelako
batek baino gehiagok jakingo du, afizioz edo, beti saltsa guztietan sartzeko ohitura dudala. Eta nola ez, fakultatean ere saltsa batean sartzeko aukera izan nuenean… zast! barrura!
Eta nola izena du saltsa horrek? ba.. ‘e-makumeak’ . Web orriaren lotura uzten dut hemen, nahiz eta web orria berritu beharrean garen, eta irailerako edo gure web orri berritua martxan izango den. Web orrian hainbat datu aurki ditzakezue: nortzuk garen, zer egiten dugun, eta beste hainbat datu. Halere, web orria aspergarria dela deritzozuenentzat laburpentxo bat:
- e-makumeak taldea Informatika Fakultateko ikaslez eta irakaslez osatuta dago.
- taldearen sorrera, fakultatean bertan dagoen emakumezko kopuruaren beherakadak bultzatua izan zen
- beste hainbat herrialde eta unibertsitateko portzentaiak ere aztertu dira
- beste herrialdeetako egitasmoak aztertu dira
- hainbat kongresuetan gure azterlanetako ondorioak aurkeztu ditugu
- etabar luze bat.
Eta asteazkenean, Eibarrera joateko aukera ere izan genuen. e-makumeak taldearen eskutik, Eibarko UEUn saio osagarri bat entzuteko aukera izan zen. Egia esan, gure ahaleginak alferrikakoak izan zirela esan dezakegu.. baina beno. Hori alde batera utziz. Ba al dakizue zer den Zer OH! egitasmoa? Hortxe duzue sustatun kontatutakoa eta hemen argazki interesgarri bat. Eibako bidaiak argazkia ateratzeko behintzat balio izan zuen!
ondo izan!
