July 11, 2007

e-makumeak garelako

batek baino gehiagok jakingo du, afizioz edo, beti saltsa guztietan sartzeko ohitura dudala. Eta nola ez, fakultatean ere saltsa batean sartzeko aukera izan nuenean… zast! barrura!

Eta nola izena du saltsa horrek? ba.. ‘e-makumeak’ . Web orriaren lotura uzten dut hemen, nahiz eta web orria berritu beharrean garen, eta irailerako edo gure web orri berritua martxan izango den. Web orrian hainbat datu aurki ditzakezue: nortzuk garen, zer egiten dugun, eta beste hainbat datu. Halere, web orria aspergarria dela deritzozuenentzat laburpentxo bat:

    - e-makumeak taldea Informatika Fakultateko ikaslez eta irakaslez osatuta dago.

    - taldearen sorrera, fakultatean bertan dagoen emakumezko kopuruaren beherakadak bultzatua izan zen

    - beste hainbat herrialde eta unibertsitateko portzentaiak ere aztertu dira

    - beste herrialdeetako egitasmoak aztertu dira

    - hainbat kongresuetan gure azterlanetako ondorioak aurkeztu ditugu

    - etabar luze bat.

Eta asteazkenean, Eibarrera joateko aukera ere izan genuen. e-makumeak taldearen eskutik, Eibarko UEUn saio osagarri bat entzuteko aukera izan zen. Egia esan, gure ahaleginak alferrikakoak izan zirela esan dezakegu.. baina beno. Hori alde batera utziz. Ba al dakizue zer den Zer OH! egitasmoa? Hortxe duzue sustatun kontatutakoa eta hemen argazki interesgarri bat. Eibako bidaiak argazkia ateratzeko behintzat balio izan zuen!

 

 

ondo izan!
 

3 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/07/11/e-makumeak-garelako/trackback/

  1. Ba, bai, efektibamente, web orriya berritu biarra dakazue.
    Eztu ematen informatikuak zeatenik’e ( nik enuke hobeto ingo baño…).

    Aber hurrena sartze naizenian web orri polit bat aurkitzeten, eh!

    Comment by irizar — July 13, 2007 @ 11:25 am

  2. Ah! Portzierto ta argazkiyan oso guapa zaude baño, eztakit, pixkat arraro’re ba, hola, zarro ematezu ( eske jende hori ingurun dezula se te tiene ke pegar algo ).

    Ah! Ta bukatzeko zer da Terueleko hitzaldiyan kontu hori? Famosa iten ai zea, eh…

    Comment by irizar — July 13, 2007 @ 11:33 am

  3. Desdeluego beti saltza gustitan eh!! Baño bueno por una buena kausa bada ondo iruitze zait.
    Bakizu gaña ze esan nizun, Raquel, nere bigarren ofizialai buruz ez? Naiz ta guria tradizionalki gizonezkuan lana izan dan beti bea baño beteranoguak eta kargu handigokuak zian gizonezko guztiri milla buelta hemate zizkiyen bai laneako ordun ta bai pentzatzeko ordun ere.
    Asike, gure lanen, nun oaindala gutxiarte ez dan beñe emakumezkoik imaginaure in, gizonezkok baño geyo izateko gai bazeate, imaginau zuenen, nun ya badian antezedente inportantiak (zuen pagin dazkazuen bezela)dauden emakumian partetik.
    Bakizu eutzi goyai ta demuestra lo ke bales, ta ez kezkatu seguru nao zuen eskolan emakumezkon matrikulaziyua iyoko dala ta (pentza gurian ere iyotzen ai da, leno neska 1 oain 2 o 3 :P )

    P.D.: Afaya larunbaten zemouz? eo oaiñe badezu zeoze?

    Comment by Beñat — July 17, 2007 @ 12:05 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve