Estropadak
Zenbat denbora idatzi gabe… eta ezin aurkitu ‘eskusa’ onik.
- Aspaldi idatzi gabe!
- Ba bai, ta?
ba bueno gaur idaztea okurritu zait. Bihar estropada eguna da Zarautzen eta arratsaldean ZAEko dendatik pasa naizenean, denda beteta ikusteak poz handia eman dit. Asteburuan estropadak etxean, eta badirudi herriko jendea, gure mutilak animatzera joango dela! (osease, ez geala betiko 20 izango, geyo izangogeala).
Azkenengo zuzeneko estropadak, zumaian ikusi nituen, Zarauztar tartean, bandera urdin tartean, hainbat oihuren artean…. etxera buelta pozgarria izan zen hura. Zumaiko bandera etxera, eta herritarrak arraunlarien zain, festa bat egiteko prest. Errepikatzeko modukoa. Iazko kontxako banderako ‘momentazua’ gogorarazten dit. ZTB ere hantxe izan zen (eh Imanol?!) irudiak grabatu asmoz.
Hemen etb-k gustu handiz sarean jarri dituen irudiak.

Ikusikozu ZAE polua ze eleante geatze zaiten, pegau pegaua…
Bazan garaia zeoze idazteko! Zure blog-an jarraitzaile finok azkazalik gabe geatzen ai ginan!
Bueno, gero arte
IRIZAR
Comment by irizar — August 18, 2007 @ 12:44 am