September 28, 2007

Gaur kotxea aparkatzen erakutsiko dizuet

Beti izan da arazo, gizakion eta kotxeen arteko erlazioetan. Aparkatzea, gure gidabaimena atera behar denean izaten dugun beldurrik handiena.

Ea ba, adibide bat. Egoera imaginatu: Zarautzen, hondartzatik 10 minutura dagoen kale batean, larunbata edo igandea, goizeko 10.00-10.30ak…  Dagoeneko kanpotik gure hondartzara datozenak hamaiketakoa egiten… imaginatzen al duzue nire leihotik ikusten dena? ongi ba.

Jendeak edozein modutan aparkatzen du. Eta kotxeak iluntze aldera, beraien etxeetara itzultzen dira izugarrizko auto ilarak jasanez, eta buf, zenbat gauza gehiago. Ba aurreko batean ateratako argazkiak zeresana izan zuen nire etxean.

 

nork esan du aparkatzea arazo bat dela? 

September 24, 2007

POST Euskal Jaiak

2 aste beranduago, baina hemen naiz. Euskal Jaiak pasata, oporretan ‘porai’ ibilita, nire kurtso honetako lehenengo mendi irteera eginda…

 

Bai, bi aste pasa dira; badirudi hilabeteak pasa direla. Gaur bezalako egun eguzkitxu bat zen. Goizean fresko, eta eguerdian bero. Gure ohiturari jarraituz goiz irten eta lehenengo tabernak pasa ondoren, 12tarako gutxi falta zela… dilema bat sortu zitzaigun: Enbataren estropada ikusiko dugu, edo betikolez gure herritarrek prestatutako antzerkia?¿ Ba biak, batzuk alde batera eta besteak bestera. Badakizue denekin kunplitu behar.

 

eta handik aurrera hasi ziren gure arin-arin, fandango eta pasakalleak. Alde batera eta bestera, izerditan. Eskerrak bazkaltzeko tarterik hartu genuen behintzat. 

Bazkaritan ere giro bikaina. Alde bateko parreak, beste baten ateraldiak, eta badakizue, 15 neska mahai batean eserita…ez da parte onekoa! jajaja.

Hona argazki bat:

 

Arratsaldean ere nahiko dantza eginda han azaldu ziren gure Enbatako mutilak, gure mutilak. Haiekin ere jaia eta dantza; alde batetik eskerrak afizioari, bestetik zorionak mutilei; alde batetik agurra dantzatzen, bestetik ere bai. Oraingoan ere ederki. 

Afari paxara egin eta berriz ere dantza eta dantza eta dantza…. nekatu arte. Oinak ‘txikitu’ arte… segi eta segi. Nekatu orduko etxera. Ez da ez plan txarra. 

Etxera bidean denon aurpegi tristeak… urte bete gelditzen da berriz ere Euskal Jaietarako. 

September 7, 2007

PRE Euskal Jaiak

asteburua allau da!!!!

ba bai, ta astebururo bezela ba… pozik. Baño asteburu hau ezta izango beste edozein bezelakua. Jaun andreok, euskal jaiak datoz!

zergatik ote da zarauztarrontzan horren data garrantzitsua, irailaren 9a? 

baserritarrez jazte gealako? eo… herritarrek antzerkiya itenduelako?

baño egiya da eztala eongo hemen inguruan gure jai hauetaz ezer entzun eztunik. 

parranda? ba segurasko…

 

ta bueno lengo urteko kronika irakurri nahi badezue… ba hementxe

aurten re izango deu ze kontatua… Enbatantzat re egun inportantia da…ai ama! 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve