POST Euskal Jaiak
2 aste beranduago, baina hemen naiz. Euskal Jaiak pasata, oporretan ‘porai’ ibilita, nire kurtso honetako lehenengo mendi irteera eginda…
Bai, bi aste pasa dira; badirudi hilabeteak pasa direla. Gaur bezalako egun eguzkitxu bat zen. Goizean fresko, eta eguerdian bero. Gure ohiturari jarraituz goiz irten eta lehenengo tabernak pasa ondoren, 12tarako gutxi falta zela… dilema bat sortu zitzaigun: Enbataren estropada ikusiko dugu, edo betikolez gure herritarrek prestatutako antzerkia?¿ Ba biak, batzuk alde batera eta besteak bestera. Badakizue denekin kunplitu behar.
eta handik aurrera hasi ziren gure arin-arin, fandango eta pasakalleak. Alde batera eta bestera, izerditan. Eskerrak bazkaltzeko tarterik hartu genuen behintzat.
Bazkaritan ere giro bikaina. Alde bateko parreak, beste baten ateraldiak, eta badakizue, 15 neska mahai batean eserita…ez da parte onekoa! jajaja.
Hona argazki bat:
Arratsaldean ere nahiko dantza eginda han azaldu ziren gure Enbatako mutilak, gure mutilak. Haiekin ere jaia eta dantza; alde batetik eskerrak afizioari, bestetik zorionak mutilei; alde batetik agurra dantzatzen, bestetik ere bai. Oraingoan ere ederki.
Afari paxara egin eta berriz ere dantza eta dantza eta dantza…. nekatu arte. Oinak ‘txikitu’ arte… segi eta segi. Nekatu orduko etxera. Ez da ez plan txarra.
Etxera bidean denon aurpegi tristeak… urte bete gelditzen da berriz ere Euskal Jaietarako.
