POST Euskal Jaiak
2 aste beranduago, baina hemen naiz. Euskal Jaiak pasata, oporretan ‘porai’ ibilita, nire kurtso honetako lehenengo mendi irteera eginda…
Bai, bi aste pasa dira; badirudi hilabeteak pasa direla. Gaur bezalako egun eguzkitxu bat zen. Goizean fresko, eta eguerdian bero. Gure ohiturari jarraituz goiz irten eta lehenengo tabernak pasa ondoren, 12tarako gutxi falta zela… dilema bat sortu zitzaigun: Enbataren estropada ikusiko dugu, edo betikolez gure herritarrek prestatutako antzerkia?¿ Ba biak, batzuk alde batera eta besteak bestera. Badakizue denekin kunplitu behar.
eta handik aurrera hasi ziren gure arin-arin, fandango eta pasakalleak. Alde batera eta bestera, izerditan. Eskerrak bazkaltzeko tarterik hartu genuen behintzat.
Bazkaritan ere giro bikaina. Alde bateko parreak, beste baten ateraldiak, eta badakizue, 15 neska mahai batean eserita…ez da parte onekoa! jajaja.
Hona argazki bat:
Arratsaldean ere nahiko dantza eginda han azaldu ziren gure Enbatako mutilak, gure mutilak. Haiekin ere jaia eta dantza; alde batetik eskerrak afizioari, bestetik zorionak mutilei; alde batetik agurra dantzatzen, bestetik ere bai. Oraingoan ere ederki.
Afari paxara egin eta berriz ere dantza eta dantza eta dantza…. nekatu arte. Oinak ‘txikitu’ arte… segi eta segi. Nekatu orduko etxera. Ez da ez plan txarra.
Etxera bidean denon aurpegi tristeak… urte bete gelditzen da berriz ere Euskal Jaietarako.

beno, argazkiaren kalitatea eskas samarra, baina ideia bat egiteko… ez dago gaizki ezta? jajaja
Comment by Itziar — September 24, 2007 @ 9:59 am
Kaixoo neskatxa!!! Aspaldiko, eh? Joe, beti bezala, joanden urtean bezala, bakarrik hitz pare bat esan behar dut: “¡¡¡Ze giro ona!!!” y “¡¡¡Qué envidia!!!”
Bueno además este año con el acicate de ver a vuestra Enbata quedar en una posición bastante buena. No está nada mal. LA verdad que parece una fiesta bien bonita, a mi me dio pena, y además me perdí este fin de semana MI ‘euskal jaia’, la de San Fermín txikito en Iruñea.
Creo que el verano termina cuando bailas en útlimo zortziko o arin-arin en las últimas fiestas (sean del pueblo que sean). Sea septiembre u agosto. Esos acordes y requiebros del pie ponen fin al verano. La verdad, que yo este verano me quedao con un poco de ganas. jeje. Y se me ponen los pelos de punta solo con pensar en calzarme las albarcas y bailar. ¡Qué a gusto!
La verdad que cansadas, pero bien agusto os quedastéis, ¿no?. Son buenas fiestas las que acbas así. Agotado de pasartelo tan bien.
Bueno, espero pasarme más por aquí (lo haré euskarastellano) y saber más de lo que os contáis.
Zortze ona ikarturte honetako hasiera, ta espero dut zure mendi irteerako argazkiak en breve.
Agur bero bat ta laster arte.
P.D. La foto está bien para hacerse una idea y… si necesitáis algún comensal masculino la próxima vez en esa mesa de 15 mujeres, me decís. jejeje.
Comment by Caravinagre — September 27, 2007 @ 12:55 pm
Gabian ez gerau izanak ematen ditx pena, baina ordu askotxo zian goizetik gaupasa eitxeko bezela. Desiatzen nao ia hurrengo urtia heltzeko. Ondo izan!
P.D: Ondik Enbatan abestixaz akordatzen naiz.
Comment by jon — September 27, 2007 @ 7:41 pm
bueno, ba Enbataren inguruan… ba gure mutilek lan bikaina egin dutela esan beharrean gaude. Eta bai Jon, nik ere oraindik buruan bueltaka daukat kanta, jajaja.
Caravinagre, Euskal Jaiak benetan jai bereziak dira, bestela galdetu Imanoli, edo edozein zarauztarri. Gainera, arrazoi daukazu, udara azkenengo arin-arina dantzatzean amaitzen da, azken hanketako min horiekin, azken izerdiekin… Hala ere, Euskal Herrian festak ez dira inoiz bukatzen, eta hori poztekoa da.
Eta Jon, lasai, eguneko ordu politenetan egon zinen; gauetako parrandak beti berdinak dira, edozein larunbatetan parranda egin daiteke. Baina gogoratu Euskal Jai Eguna, urtean behin dela!
ondo izan
PD: bueno Caravinagre, si necesitamos algún comensal más, tranquilo, que te aviso. jajaja.
Comment by Itziar — September 28, 2007 @ 10:03 am