September 28, 2007

Gaur kotxea aparkatzen erakutsiko dizuet

Beti izan da arazo, gizakion eta kotxeen arteko erlazioetan. Aparkatzea, gure gidabaimena atera behar denean izaten dugun beldurrik handiena.

Ea ba, adibide bat. Egoera imaginatu: Zarautzen, hondartzatik 10 minutura dagoen kale batean, larunbata edo igandea, goizeko 10.00-10.30ak…  Dagoeneko kanpotik gure hondartzara datozenak hamaiketakoa egiten… imaginatzen al duzue nire leihotik ikusten dena? ongi ba.

Jendeak edozein modutan aparkatzen du. Eta kotxeak iluntze aldera, beraien etxeetara itzultzen dira izugarrizko auto ilarak jasanez, eta buf, zenbat gauza gehiago. Ba aurreko batean ateratako argazkiak zeresana izan zuen nire etxean.

 

nork esan du aparkatzea arazo bat dela? 

3 Erantzun »

  1. Kasu hortan aparkatzea ezta arazo larria izan, ondoren jasotako “errezeta” pagatu behar izana bai ordea. Bueno, hori suposatuz zarauzko munizipalak nere herrikoak bezelakoak eztirela.

    Bestalde, argazki ona da, matrikula ikusten ez zaion hoietakoa. Kuriosoa da benetan, nere amama igande askotan izaten dela zarauztik eta hark ere Corsa zahar txuri bat daukala…bazpadan ahoa ixtera noa…

    Comment by jon — September 29, 2007 @ 12:02 am

  2. ez duzu benetan esan errezetarena ezta? ziur, nire kotxea izan bazuen, gure herriko munipak aspaldi etorri zirela nire kaleraino… baño agian zure amamarena dela jakinda, ez dira ausartu etortzen!!! jajaja

    Comment by Itziar — September 29, 2007 @ 10:22 am

  3. Ene bada. Gidariak daukan arpegia etzaio kotxean kabituko!!

    Comment by Imanol — September 30, 2007 @ 11:06 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve