October 5, 2007

euskaraz?

Mihiluzen esango luketen bezala, hau ‘zazpiki’ bat da. Euskaraz bidali nahi zuten emaila, bai; baina… euskara txarrean ere ez dute bidali. Erdizka bidali dute, euskaraz, gazteleraz.

 

 

 

 

Aurrerago ere bazituen gaizki idatzitako gauzak.. baina nik uste, gaurkoz honekin nahikoa dela. 

October 4, 2007

Adituak

Aurtengo kurtsoan, ikasgain interesgarrien tartean murgilduta nabil. Prozesagailuak paraleloak nola lan egiten duten, programa bat nola konpilatu … zuei txinera irudituko zaizue agian, baina interesgarria da benetan.

Ditudan ikasgai guztitatik, grazi gehiena Adimen Artifizialak egiten dit. Benetan ezagutza ahaltsuak maneiatzen dituela, eta horrelako gauzak esaten dizkigu gure irakasleak. Eta etengabe ‘Aditu’ hitza esaten ibiltzen da.

Berak dio, Adimen Artifizialeko makina bat egiteko Adituak beharrezkoak direla; haiek gabe ezin dugula inolako programa informatikorik garatu. Aditu mota asko daudela, eta berak beti medikuntzako adibideak jartzen dizkigu: diabetes adituak, asma adituak…. ezin duela aditu batek medikuntza osoa buruan eduki ere esaten du.

Gainera gaur, adituak arraroak direla esan digu. Agian beraiekin komunikatzea kosta egingo zaigula. Agian ez diegula ulertuko zer esaten diguten….

Orain bi aste, ‘aditu’ izatea ikaragarria zela uste nuen, zenbat dakiten pertsona horiek… baina inork ulertzen ez baditu… zer?  






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve