bada garaia
bai, ene irakurle maiteok. Bai bai, zuekin ari naiz, egunero sartzen zaretenokin, edo tarteka hemendik bixita bat egiten duzuenokin. Badakit tarteka pasatzen zaretela… informatikak aztikeriak egiteko aukerak ematen ditu!!!
baina lasai, orain ez naiz informatikaz hitz egiten hasiko (ezta idazten ere). Nahiko informatika eta informatikari daukat inguruan. Informatika ikasi, ikasitakoa praktikan jarri, ingurukoekin txiste informatikoak egin.. ufa nahikoa (eta batzutan gehiegi).
orain idazle bihurtu naizela dirudi. Ze, ez al duzue sinesten? aurrekoan sustatun artikulu bat idazteko ausardia izan nuen. Ezagutzen nautenek, esango dute bai, ea zer egiten dudan nik idazten… baina beno. Egindakoa eginda dago. Hori bai, badaezpada ere e-makumeak taldearen izenean sinatu nuen; zerbait gaizki badago, ez da nire errua! (kar-kar-kar)
Nik uste, zer kontatua dagoenean, idazteko arazorik ez dela egoten.
Eta hau kontatuta, bloga eguneratu dudala esan dezaket ozen eta argi; eta bide batez ‘e-makumeak’ webguneari propaganda egin diot!!! nahiz eta gauza askorik ez idatzi, edo ez esan (argi dago kontatzeko askorik ez dudala).
oraindik bloga bizirik dagoela, horixe da egia!
oraindik treneko bidaietan, gauza arraroak gertatzen zaizkit… agian berriz ere gai zabal hortan murgildu beharko dut.
ondo lo egin guztiok,
muxu bana zarauztik

Iepa!!!
Bazan garaia bloga berpizteko e!!! Ba artikulua irakurri nun ta zu lasai earki idatzita zeon da!
Aber hurrengoa idaztezuneako ezteten hilabete terdi zai eon ber e!jajajajaj!!!
Muxu bat! —-> Zure blogan irakurletako bat!
Comment by AXI — November 22, 2007 @ 11:14 am
Aspaldi enintzala amendik pasau ta to sorpresia, artikulo berri bat
Comment by jon — November 23, 2007 @ 10:27 pm
bai,,,, bazan garaia….
Comment by Itziar — November 24, 2007 @ 11:10 am
Aupa!!! Aspaldiko! ¿eh?
Ongi etorri berriro blogosfera-ra.
‘e-makumeak’ bilgune oso interesgarria da. Ya la había visto alguna otra vez antes gracias a la promoción de este blog.
¿Nos contarás más cosas curiosas que ocurren en el tren? Y, ¿más nuevas noticias relacionas con e-makumeak? ¿La labor de e-makumeak es sólo divulgativa?
Muxu bat, ingeniera.
Comment by Dani-Caravinagre — December 3, 2007 @ 8:27 pm
pozten naiz oraindik irakurleak ditudala jakitean…
istorio gehiago, laister… jajaja
Comment by Itziar — December 4, 2007 @ 9:15 pm