November 24, 2007

Cola-cao poteari begira

Ea, egoera azaltzeko gai naizen.

 

Gosaldu berritan, sukaldeko mahai gainean "eskolako lanak" egiten jarri zara; beno, egiten ari zarela dirudi behintzat. Gosaritan jandako eta edandakoen hondakinak mahai gainean daude, eta distraitu egiten zara. Eta berehala, cola-cao poteari begira hasi, eta zeure burutaziotan murgildu zara. Hor ikusi duzu, zure betiko cola-cao potea, barruan daukana gastatu ahala, amak berriz ere betetzen duen potea. Bere pegatina guztiz hondatuta dago, kolorerik gabe; zaharra dago. Gogoratzen zeuk ere cola-caoaren zaporeaz gozatzen zenuen garaiaz? (urteak dira ez dudala probatu) Orain kafea hartzen dut, edo infusioren bat…

Eta zer aldatu da?

Atzo zahartzen ari ginela konturatu nintzen. Denok ari gara zahartzen etengabe. Atzo "orain dela 10 urte" esan nuen. Inpresioa egiten du. Gutxi gorabehera Cola-cao potearen garaiko gauzetan hitz egiten hasi ginen….

Eneee….

Eta garai bateko argazkietan pentsatzen dut, eta tarteka emailez iristen diren testuetan. Bertan beti kontatzen dute, amak erositako arroparekin jantzi behar genuela, eta marrazki bizidunak ikusten genituela… gainera, nori ez zaio gustatzen bere garaiko marrazki bizidunez hitz egitea? gogoratzen "boboboak" nortzu ziren? lasai, ni ere ez. Baina horrelako gauzez hitz egiten hasten garenean, beti dago norbait, gogoratzen dela "bobobo" delako horietaz.

 

besterik gabe, aspaldiko kontuak gogoratzen jarraituko dut. Tarteka, gustua ematen du, eta atsegin dut.

Ondo pasa larunbat euritsu hau. 

11 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/11/24/cola-cao-poteari-begira/trackback/

  1. Tipon batek behin esan omen zun:

    “Esta es una enfermedad de la que no puede librarse el ser humano, pensar que todo tiempo pasado fue mejor.”

    Ba ote du arrazoirik?

    IRIZAR

    Comment by irizar — November 26, 2007 @ 12:24 pm

  2. eeezzz. eztet uste nik behintzat eh!
    len ondo bizi nintzan, fijo. Ta marrazki bizidunak re hobiak zian. Baño nik dudatu iteet pasatako dana hobia izan zala…

    diferentia izan zan…

    ona re izan zan…

    baño oaingua re ona da, ezta?

    Comment by Itziar — November 26, 2007 @ 3:27 pm

  3. Iepa!!!
    Ba bai Itziar nire zukin nao, pasatako garaiak onak izan dia ta marrazki bizidunak uaingok baño askoz hobiak zian. Baño alare oaingua eztao gaxki! Ni behintzat enao kejatzeko mouan earki bizi naiz, nere munduan!!jajaj!!!
    Egiya da noizian behin pasatako garaietaz akordatzia ondo daola baño momentua bizitzia hobeto dao no?
    Benga ba eongo gea aaaayyyyoooo!!!!

    Comment by AXI — November 26, 2007 @ 6:26 pm

  4. Noski pasatakoaz gogoratzen garela eta batzutan melankoliaz edo malenkoniaz gainera. Baina nik esaten dizuet, zuek baino pixka bat “zaharrago” naizelako, etorkizuna ere hor dagoela eta bien tartean egunerokoa, oraina, eta hori ere ederra da ezta! bizitzeko aukera! horregatik, iraganaz gogoratzean, oraindik ere bizitzear ditugun esperientziak bizitzeko gogoa etortzen zait niri!

    Comment by Maite — November 26, 2007 @ 10:36 pm

  5. Galdera bea 80 urteko aitonan bati in berko geniyoke akaso.

    IRIZAR

    Comment by irizar — November 28, 2007 @ 10:57 am

  6. akaso bai…

    Comment by Itziar — November 28, 2007 @ 6:03 pm

  7. Del cola-cao al café.
    Así se nos pasan los días. La verdad que somos demasiado melancólicos. Y es cierto que no todo fue mejor, pero sí que lo recordamos con más cariño. A mí me cuesta a menudo recordar la edad que tengo (también puede que sea demasiado despistado) y asusta hacernos mayores tan rápido. A mí me da miedo. Pero supongo que lo que nos salva es la capacidad de volver a tener una ilusión infantil o disfrutar algunas cosas como si fuésemos unos niños de nuevo, como un cola-cao, encomntrarnos con alguién, viajar, o pasear por la montaña, recordar un olor, unas baldosas que nos recuerdan a otro lugar, una vieja foto. No sé, entristece un poco todo eso, pero hay que conseguir vivir mil vidas en una para salvar la vejez y sentirse nuevo. Y… la prueba de que no todo era como parecía: aquí.

    Un saludo a todos, aitonas. ;)

    Comment by Caravinagre — December 3, 2007 @ 8:46 pm

  8. siempre he pensado que entre Epi y Blas había algo. Jajaja

    eta guk, ikusten genuen Barrio Sesamo, eta inoiz ez zaigu ezer gertatu… baina badakizue ?El contenido es para mayores y podría no ser apto para los niños de preescolar de HOY?

    oraingo ume hauekk…..

    Comment by Itziar — December 4, 2007 @ 9:14 pm

  9. eta ze egiten zuten 4 ‘ninja’ dortokak estoldetan bizitzen? lau lagun larru bizitan hiriko estoldetan xagu proxeneta bat gidari? mutante izatearena euren homosexualtasunaren metafora ote? oskola buruan ta ibili munduan…

    Comment by jong — December 12, 2007 @ 5:14 pm

  10. aurrekoan ahaztu ein zait, nik Boboboen VHS bat nakan Durangoko azokan erositxakua :D

    Comment by jong — December 12, 2007 @ 5:15 pm

  11. Ba beti lagun batek esaten zun oso onak ziala, ta danok parre iten genion; inbentau ite ote zitun eo… jajaja

    Comment by Itziar — December 12, 2007 @ 11:25 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve