December 1, 2007

Margaritatxo berekoia

Atala: Ipuinak

"Margarita bat naiz, belazeko margaritatxoa", -pentsatzen zuen loreak -. "Beste guztien artean ezin dut nire edertasuna nabarmendu".

 

Aingeru batek, margaritatxoaren handiustea entzunik, honela esan zion:

- Zu oso ederra zara baina!

- A! bai baina, bakarra izatea nahiko nuke!

 

Aingeruak, hainbeste kexez gogaituta, hiri bateko enparantza zabalera eraman zuen.

Handik gutxira, alkatea hurbildu zen bertara lorezain batekin, toki haiek eraberritzeko eta txukuntzeko asmotan.

- Eeee! Itxaron pixka bat! -oihukatu zuen margaritatxoak -. Ni akabatzea pentsatzen duzue ala?

- Zu bezalako gehiago baleude sikiera, apainketa polita egin genezake -erantzun zion alkateak -. Baina ezinzekoa da inguru hauetan margaritarik aurkitzea, eta zeuk bakarrik ezin lorategia jantzi.

 

Eta hara! orduan bertan atera zuten lurretik margaritatxoa… 

______________________________________________________

Arantzazuko amaren egutekitik ateratako istorioa. 

zer pentsatua ematen du, ezta? 

5 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/12/01/margaritatxo-berekoia/trackback/

  1. Ba bai, ez bai gea iñor gure ingukuak gabe, nahiz ta zoritxarrez batzuk ondik ez duen ulertzen.
    Istoriyo honen kontrakua emateuna, baño eskutik dijuana, zuk seguru ezagutzezun Zarauzko mito ezaguna da GALTXAGORRIAK, baño bakit zuk earki dakizula ta zuri lagakoizut idatzi naibazure, OK?
    Bai, nire askotan pasatze naiz, nahizta ez beti idatzi ;)

    Comment by Beñat — December 8, 2007 @ 2:55 pm

  2. ba ez, ezgea iñor gure ingurukuak gabe. Holaxe da bizitza…

    ta galtxagorriyana ba… egiya esan hola derrepente, eztet uste ezautzetenik, baño aber zoze billatzeeten.

    aspaldi ezgeala ikusi ezta? beste afain bat inberkoa…j ajaj

    Comment by Itziar — December 9, 2007 @ 12:44 pm

  3. Nola ez dezula galtxagorriyana ezautzen, ta eztizu lotzaik emango gañea…

    Kasualidadez etxen Andun “Tresak eta Kordelak” liburua baldin badakazu, hortxe asaltzea, Zarauzko beste istoriyo “folkloriko” askokin batea.

    Ta afayana…, azkenengon eztet uste oso ondo ateazanik, ez??

    Admititzet zozo “xamarrak” geala, ta etzait arritzen jendia “pixkat” aspertzia.

    Igual beste zeoze planteauberkoa, eztakit afaya berren bazkaya eo…

    Comment by Beñat — December 11, 2007 @ 2:07 pm

  4. galtxagorri praka motxeko ipotxa izatiaz aparte zarautzko gazte elkartia ere bada ez?

    >

    Comment by jong — December 12, 2007 @ 5:01 pm

  5. uiiii iya asmau dezu baño soziedade gastronomiko bat da.

    ta gazte elkartiak ‘Gurutxurtu’ izenau (eo talde hortaz ai zeala pentzatzeet behintzat)

    Comment by Itziar — December 12, 2007 @ 11:26 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve