10 kanpaikadak
Abenduaren 31a iritsi zen, eta nola ez, 12 mahats ale platerean jarri eta denok kanpaikaden zain egoten gara. Ez dakit beste etxeetan nola izaten den, baina nirean bata besteari begira egoten gara, tranpa nork egingo duen begiratzeko (aurtengoan amona izan da tranpa gehiena egin duena…).
Telebista katea aukeratzerako orduan eztabaida gutxi izaten dugu aspaldian. Nahiz eta etxean egoten garen guztiok euskara ez ulertu, etb1 ikusteko ohitura hartu dugu.
Dena primeran zihoan. Dagoeneko txanpain botila irekita geneukan, kopak prest, mahatsak ere bai (amonak dagoeneko 8 besterik ez zeuzkan), eta denok telebistari begira. Han azaldu ziren Alkain eta konpainia, eta San Mameseko irudiak, aurrez grabatutako programa atsegin bat… eta San Mames osoa "kuentratrasa"rekin ari zen, eta etxean ere halaxe ari ginen…
Bat-batean, "kuentratrasa" zerora iritsi zenean, momentu batez telebistako pantaila beltza gelditu zen, eta ondoren etbko logoa azaldu zen, telebistako "mandoa" eskutan hartu eta derrepentean katez aldatu behar izan nuen… 10 mahats jan genituen kanpaikadekin batera….Etb ikusten jarraitu bagenu, 8 jango genituen. Hala esan zidaten behintzat.
Hitz batean "kagada", ezta???
Hurrengo urtean zenbat mahats jango ote ditugu…

“Kagada”… eez, ¡¡tradiziyua!! azkeneko eztakit zenbat urtian rarua kanpaiak ondo ematia izatea, eosein kanal jarritare (guk leno radiyon entzuten giñun ta “ni de esas”).
Baño porlobisto ETBkuak esplikaziyua baomendaka, kuadrillako batzuk Euskadin (Euskal Herria, oain) partiduan izan omentzian ta kontauzien. Partidu asieran papelak banatu omen zituen Noauakuak nola ateako zian urtezarretakua grabatzeko ta hori esplikatuz, atea omentzian ta dana oso ondo kuentatrasa in omentzuen ta… Klaro 3, 2, 1 ta San Mames guztiya urteberrion da kristo festa montatzen, ta derrepente Alkaiñek mikrofonotik “Eon!! eon!! kanpaikadak oain asteiala!!”.
Ta klaro, fallo tesnikuan eskusakin “kasualidad” zati hori dana etzan telebistan azaldu.
Comment by Beñat — January 2, 2008 @ 7:23 pm
Guri ere berdina gertatu zitzaigun. Arrapalada baten TVE 1era aldatu, baina kaka! Eztakit zenbat mahats jan genituen, baina zer egingo zaio…
Urte berri on!
Comment by Nahikari — January 3, 2008 @ 12:58 am
Kuentratras
Comment by irizar — January 4, 2008 @ 11:35 am
Ai! Galdera ikurra falta zitzaiten.
Kuentratras?
Comment by irizar — January 4, 2008 @ 11:35 am
baiii!! nik ere barre ederrak in nitxuan ikusi nuanian, jajaja
Oain izena dake ondo jarritxa programa hortan; Noaoa etb, noaoa…
Comment by jong — January 5, 2008 @ 1:56 pm
Nahi al duzue ikusi, momentu hortan etxe batean nolako urduritasuna sor daitekeen??
ba aurreko batean hemen mezua uzten saiatu zen norbait, baina blogsome-k SPAM moduan katalogatu zuen, eta nik bakarrik irakurri ahal izan nuen idatzitakoa.
Blog honetatik idatzi zuten.
Comment by Itziar — January 6, 2008 @ 11:34 pm
ni ere zuek denok bezala geratu nintzen, aho zabalik. eta ez mahatsez beteta itxi ezinik prezisamente.
ba al dakizue ETBk barkamena eskatu duen edo?
zerbait egin behar luke, ezta?
Comment by borthuzai — January 7, 2008 @ 9:53 am
Aupa Itziar, Jordi naiz. Twitter-en saltseatzen zure blogeaño allatu naizela ustet.Urteberrion!
Comment by jordi — January 8, 2008 @ 9:35 pm