March 14, 2007

‘tonto sentitzen naiz’ !!!

 

zenbat aldiz sentitu zarete ‘tonto’ norbaitek hitz egin dizuenean? zerbaiti buruz ezer ez dakizula moduan hitz egiten hasi zaizu, edo mantso hitz egiten hasi zaizu….

———————————

Atzo trena hartu nuen Donostira joateko, eta bidean gertatutako gauza batek harritu ninduen; harritu edo mindu, egiak askotan min ematen baitu.

 

Trenak, Donostira heldu aurretik hainbat geltoki pasatzen ditu eta guztietan geratu ohi da. Halere, bada geltoki zahar bat, Urbil saltokiguneraren aurrean; beti gelditzen da bertan, baina inoiz ez ditu ateak irekitzen, beste trenarekin noiz gurutzatuko zain gelditzen da. Bertara iritsi ginenean, trenak beti bezala bere geldialdia egin zuen, eta pertsona bat (dei diezaiogun X) bere aulkitik jaiki eta atea irekitzera joan zen, bertan irteteko intentzioz.

Hau ikusita, atearen ondoan zegoen neska batek, ziur bere intentzio onenarekin, horrela esan zion:

- ¿ que vas, a ahí? (merkatalgunea eskuarekin seinalatuz)

ondoren beste hainbat keinuren laguntzaz, eta hitzak ondo ahoskatuz:

- es que tienes que bajar un poco más tarde. Hay otra parada y luego tienes que andar un poco (berriro ere keinuak….)

Iritsi gara hurrengo geltokira eta berriz ere jaiki zaigu X pertsona hau bere aulkitik.

Oraingoan beste neska batek eman dizkio argibideak:

- Tienes que coger otro tren. Ahí. (honek ere keinu sorta batekin lagunduta)

—————————

hau dena jakinda, nolakoa da X?

ea pentsatu pixka bat. Nolakoa imaginatzen duzu? ziur zerbait pentsatu duzula…

Ume bat? pertsona ‘berezi‘ren bat? aitona edadetu bat? ziur horrelako erantzunak etorri zaizkizula burura. Ba ez. Pertsona hori beltza zen, azalez beltza. 30 urte inguruko pertsona bat, agian trenean sekula ibili gabea, edo besterik gabe, nahastu xamar zebilen bat.

Zergatik hitz egin zioten tontoa izan balitz bezala? nik dakitela, beltza da eta ez tontoa. Agian nik ere berdin egingo nuen, auskalo. Baina badakizue, besteek egindakoak errazago ikusten dira.

February 24, 2007

mendira mozorrotuta…

zer esango zenukete, bihar mendira mozorrotuta joango garela esango banizue?

norbaitek zoratuta gaudela esango du, edo auskalo zer substantzi mota sartzen dugun zainetan, edo …

 

—————————-

Iaz, horrelako bat egiteko aukera izan genuen. Arrakastatsua? ba bai. Ideia ero batetik ateratako mendi irteera izateko nahikoa eta gehiegi, eta eguraldia? ba elurra egin zigun…

Hemen iaz jendea animatzeko erabili genuen kartela eta han bertan gure umore onenean ateratako argazkia jarri ditut. Ikusi beharrekoa zen Urbiako mendi aterpean zegoen jendearen aurpegia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 ————————————–

Aurten ere berdin. Ihauterietako datetatik gertu mendira mozorrotuta joateko aukera. Oraingo honetan, Pasaiatik Donostiara egingo dugu txangoa. Larogeitapiku pertsona omen gara igande honetan mendira joatekoak. Ea zenbat joaten garen mozorrotuta.

Kaletik haurren baten komentarioak ere entzun ditut. Txatxarrorekin mendira doala, eta mozorrotuta joan behar dela…

Donostiara iritsitakoan, guri begira jende gutxi egongo delakoan agurtzen natzaizue… 

February 16, 2007

eta ezin ixilik egon

Oraindik ez daukat argi akats bat edo birtute bat den.

 

Nire buruari esan nion: ‘Itziar, ez idatzi postik san Valentiñen inguruan’

 

baño ezin det ixilik eonnnnn!!!

——————————-

zer esango dizuet nik otsailaren 14ari buruz, oraindik ez dakizuenik! askok berdina esan ohi dugu, egun hori ez zaigula gustatzen, maitasuna egunero adierazi beharreko gauza bat dela, eta nik zer dakit zenbat gauza gehiago. Ni ados. Baina hala ere, nahi edo ez, egun hontaz gogoratu beharra.

Dendak izugarrizko ‘pankarta’ handiak jarrita, maitasuna adierazteko balio duten (?¿) hainbat artikulu saltzeko prest. Begietatik ere sartzen dizkigute kolonia, lore sorta eta bonboi kaja bihotzdunak.

———————————–

Egun bertan elkarrizketa bat entzuteko aukera izan nuen,

    - zorionak.- esan zuen emakumeak.

Eta muxu bat eman zion gizonari. Badirudi hauek ere, san Valentin ospatu dutela dagoeneko.

———————————-

Blog-en batean ere irakurri dut gai honi buruz. Betikoa, maitasuna egunero adierazi behar dela. Baina hala ere, plan bat proposatzen zuen, otsailak 14 ez den egun batean egiteko. Zure bikotekidea harri eta zur uzteko…

——————————-

gaur egun, ez al dakigu maitasuna adierazten gure ondoan dagoenari? zerbaitekin txunditu behar al dugu? agian opari batekin? hitz batzuekin? ipuin batekin?

.. 

February 12, 2007

asteburua eta asteleheneko kronika

Igandea eta mendira. Bi astetik behin egin beharreko txangoa. Oraingoan Aralar bixitatu dugu, eta bide batez Mendukilo kobazulora. Txango polita izan zen, euritsua, lokatza nonahi… baina polita. Gustatzen zait Aralarrez gozatzea.

Larraun ibaiaren jaiotza ikusteko aukera ere ez genuen galdu. Txangoa Iribas herriskan bukatu behar genuela aprobetxatuz, ibilaldia pixka bat luzatu eta han aurkitu genituen Larraun ibaiaren bi jaiotzak. 

——————————————-

Ba al dakizue zer den rumorologia? ziur euskaltzaindiak ez duela horrelako hitzik onartu oraindik, baina beno.

Zarautza iritsi bezain laster zurrumurru festa ikaragarri batean murgildu ginen. Gizon bat tiroka hasi zela… andrearekin haserre… eta kalea itxi zutela…. eta.. ufa! beste mila istori, kontatzeak ere lotsa ematen dit. Gu egun guztia kanpoan egonda, ‘aluzinatzen’ noski. 

Atzo: ‘Agian bihar aterako da egunkariko sucesos atalean…’ eta Gaur: Diario Vasco hartu, eta orrialde oso bat Zarautzen gertatutakoari buruz.  Noticiasen ere bazen honen berri…

Atzo iluntzean kontatzen ziguten gauza bakoitza ezberdina zela konturatu ginen, eta ezin jakin egia zein zen eta zein ez. Egunkariak esandakoa sinistu beharko? auskalo. Egunkari bakoitzak ere nahi duena egiten baitu: eskopeta batekin zegoela batek, riflea zela besteak…

Zerbait gertatu zela, ziur. Benetan zer gertatu zen? auskalo. CSIri deitu beharko. 

February 8, 2007

Irakasleen bizitza hoberena da!!!

Zenbatek hartu dute "magisterio", irakasleek inork baino opor gehiago dituztelako? ziuraski kafeterian dauden guztiak, gehi zelaiak kartetan jolasten daudenak, gehi etxean lo kuluxka botatzen gelditu direnak, gehi…. totaleak: ASKOK!

———————————————————-

Atzo, tren geltokian nengoela, ingurukoen elkarrizketa entzutera behartua izan nintzen. Badakizue, inguruko guztiak konturatzeko moduan hitz egiten duten horietako batzuk nituen ondoan. 

Geltokiaren parean eskola bat dugu, Ikastola. Badirudi atseden tartea zutela umeek eta han zebiltzan jolasean, gehiengoak futbolera noski, badirudi ez dagoela beste jolasik. En fin. Ez nadin beste gai batera joan.

Gauza da, ume talde handi baten tartean, han zegoen 55 urtetik gertu xamar zebilen gizon bat, irakaslea. Futbolean jo eta ke, inor baino gogotsuago. Orduan nire geltokikideek:

    - Baka meritua gizon horrek

    - Bai, ta geo kejatzegea iñor baño opor geyo dazkaela.

    - Baño merezi due, aguantau inber dia ume hoiek danak eh!

    - Ba bai…. "

——————————————————–

Ordun buruari ematen hasi nintzen.

Ni, hezkuntza ez fomalean hezitzaile naizen honek, nahiko lan izaten ditut umeak kontrolatzen, beraiekin jolasten, ahal dena erakusten… hori, gaztetxo hauek ez direla derrigortuta etortzen.

Irakasleak,  hezkunta formaleko hezitzaileak, derrigortuta eskolara joaten direnak "aguantatu" behar.

Benetan, irakasle, merezi dituzu oporrak! benetan. 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve