May 17, 2007

goizeko 6.30ak

Atala: ke kurioxo

zenbat aldiz esnatu zarete goizeko 6.30etan? eta ez du balio parranda egun batean ordu horretan esna egoteak!

ba azkenaldian, halaxe nabil: nire mobileko iratzargailua jarri eta goizeko ordu hoietan esnatzen. Iratzargailuak jotzen duenean sentitzen dena, edozein ordutan berdina dela ziurta dezaket. Bai horixe.

Baina, badira gauza ‘kurioxoak’ ere. Nik, kafea berotu bitartean leihotik begiradatxo bat botatzen dut: eguraldia dela eta ez dela, eta auzokideak ea zer egiten duten ikustera….(baina lasai, ni ez naiz ‘kotilla’ bat!).

Adibidez:

  • goizeko 8.30tan argia piztuta daukan etxeak, goizeko 6.30tan ere argia piztuta izaten du. Nire teoria: argia piztuta egiten du lo. bestela ez da normala.
  • nire auzokide bat dutxan egoten da denbora luzez. Nire teoria: honek ez du nik bezala egiten, gauean dutxatu goizean etxekoak ez molestatzeko asmoz.
  • eta beste auzoko batek, kotxea ezin aparkalekutik atera! ene bada! noski, kafea berotu zen, eta ni oraindik begira… gizon bat kotxe barrukoari keinuak egiten, orain atzera, orain aurrera…. eta azkenean, hirugarren pertsona batek (salbatzailea deituko diogu) kotxetik barruko emakumea atera (bai, emakumea), bera sartu, eta espaloi gainetik, ‘maniobra’ zakar batzuk egin, eta kotxea kanpora. Nire teoria: igarri zen ez zela bere kotxea. no te digo.
Uste dut inguruko denak ikusita ditudala dagoeneko… halere bihar, ordu horretan, zuetako gehienok lo zaudeten bitartean, eta nire kafea berotzen dabilen bitartean… berriz ere leihotik begira jarriko naiz, eta esango dizuet bai; agian gauza interesgarriren bat topatuko dut…

 

November 18, 2006

Jende langile ugari dago munduan

Atala: ke kurioxo, ...

    Ni harrituta gelditzen naiz, interneten inguruan jendeak sartzen duen ordu kopuruarekin. Ordu asko sartu behar dira, horrelako ideiak eduki eta egiteko. Halere, orain aurkeztuko dizuedan web orriak egileari denbora asko kenduko zionik ez dut uste. Klikatu hemen eta astelehena den edo ez jakingo duzue. Bai bai, horretarako web orri bat dago… eta gehiago oraindik. Astelehena ez dela? agian asteartea dela esango dizu, eta asteartea den edo ez esaten dizun beste orri batera iritsiko zara. Eta horrela, asteko egun guztiekin.

    Harritzekoena ordea, gaur larunbata izanik, denetan ezetz atera zaitela da. NO. Ostiralean izan ezik EZ jarri didala. Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukat, eta ez dakit zergaitik ostirala bakarrik konturatu da hortaz. Halere zergatik esaten dit gaur ez dela larunbata? auskalo. Webari ez zaizkio larunbatak gustatuko…

    Zuek probatu, eta esango didazu ondo ikusten den edo ez…

 

September 21, 2006

Leihotikan

    hemen, ordenagailu aurrean lanean ari naizen honetan, leihotik askotan begiratzen dudala esan behar dut. Ordenagailuko monitorearen atzean izugarrizeko leiho parea ditut, eta nahi gabe, begiak bertatik joaten zaizkit.

    Ez dakizue zeinen gauza xelebreak ikus daitezkeen horrelako leiho batetik. Uztailean adibidez, goizero erroba zintzilikatzen zuen gizon bat azaltzen zen balkoi batean; kantzontzilotan. Bai, herri hontakoak lotsa gutxi dutela dirudi. Azkenaldian egin dituen eguraldi kaxkarrekin ordea, ez da ezta balkoira atera. 

    Leihotik ikusten dena… polita …polita… ez. Ez da polita. Fabrika baten teilatua, eta parean dauzkadan etxebizitza hoien balkoi eta ikaragarrizko antenak. Ikaragarriak diodanean 7 metroko antena esan nahi dut. Ez dakit nola ez den antena hori erditik puskatzen…

    (Antenari begira ari nintzela, kantzontziloetako tipoa atera da, oraingoan niki ta guzti, emoticonjajaja)

    Aldarrikapen banderak balkoietan, farolak, kotxeak… Zer emango nuke nik nire leihotik guztiz bestelako zerbait ikusteagatik. Adibidez mendiak.. itxasoa… Ez al duzue uste lantokiak leku atseginagoetan jarri beharko lituzketela? leihotik begiratzeak gustoa eman behar duela pentsatzen duen horietakoa naiz; begiratu eta irrifarre bat ateratzeko modukoa; ez alderantziz.emoticon
 

September 13, 2006

hamaika ikusteko…

Atala: ke kurioxo

    …jaio ginela esan zuenak, arrazoia zeukala esateko eguna da gaur, bai. Interneten nabigatzen nenbilen… eta zer aurkituko, eta gure herri maitean ikastaro bat ematekotan direla. Noski, ezta izango ikastaroak ematen diren Euskal Herriko herri bakarra, baina nik uste horrelako ikastarorik beste toki askotan ez zela emango. Eitb24 ra sartu eta titular bat irakurri dut: "Ligatzeko ikastaroa antolatu dute zarautzen". Zarautzen gutxi ligatzen delako ote da? auskalo.

     Esaten da bai, euskaldunok hotzak garela, ez dela ligatzen gure herrietan. Noski, ez gara Karibe-an bizi, eta hori igarri egiten da :)

     Artikulu hau irakurtzen ari nintzela, zerbait bitxia irakurri dut. Mutilek zailtasun handiagoa dutela neskekin harremanetan jartzeko. Eta zer esango dugu, larunbat gauetan, erdi moxkortuta, eulimandoen antzera, pakean uzten ez dizuten horietaz? ah noski, harremanetarako arazoak dituzte. jajaja .

 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve