April 2, 2008

goizeko 11.49

Lan batzuk eginak, beste batzuk egiteke… arratsaldean eskolara joan beharra (bai unibertsitatea = eskola)

baina gaur blogean idazteko tartetxo bat hartu dut. Ea berriz ere martxa hartzen diodan.

ba gaur galdera batekin natorkizue: internet?

Badakit egunero erabiltzen duzuela, baina zertarako? ba al dakizue zein handia den internet??? nik beti esaten diot nire ahizpari, internet ez dela messengerra eta fotologa bakarrik, beste gauza mordo bat dituela; baina… kasurik ez.

Eta beno, hementxe jarriko ditut adibide batzuk, interneten zer egin ez dakizuenerako!!!

  • Ba al dakizue photoshop erabiltzen. Badakizue, irudien ediziorako hainbeste jendek erabiltzen duen programa hori. Ba probatzeko aukera eskeintzen duten express bertsio batean. Photoshop Online. Klikatu eta probatu, zer iruditzen?
  • Eta internetez telefonoz hitz egiteko aukera dagoela ba al zenekiten? hona hemen skype.
  • Beno eta interneten nabigatzeko oraindik ‘internet explorer’ erabiltzen al duzue? ba sartu Librezale.org web orrian eta deskargatu firefox euskaraz. Probatu, merezi du ta.
  • Eguneko berri interesgarriak zein diren jakin nahi duzula? ba zabaldu.com.
  • Edo blogetan idatzitako interesgarriena nahi duzue, euskaraz? ba… aurki.com

Beno… nahikoa propaganda egin diet hauei!

Interneten zer egin ez dakizuenean, hona hemen aukera batzuk. Esango didazue ea zer moduz!!!

ondo pasa  

 

June 12, 2007

guretzat… oraindik ere ezezaguna…

gaur egun, internet asko aurreratu da. Badirudi mugara iritsiko garela egunen batean, edo ez, edo ez dakit. Internetek gauza asko ditu, eta beti ditu berrikuntzak. Modernoa da eta ez da atzean gelditzen (sekula?).

Oraingoan ziuraski ezezaguna izango zaizuen twitter-i buruzko bare bat gauza kontatuko dizkizuet. Agian, bloga irakutzen duzuenotatik batzuek jarkingo duzue zertaz ari naizen; beste batzuek ordea ez.

Aurreko batean Imanolek, bere blogean messengerrari buruzko post bat idatzi zigun. Eta nik orain, zuen messengerra ireki, eta bertako ‘nick’ak irakurtzeko eskatuko dizuet… nolakoak dira? ziur denetik dagoela.

Ba nik twitterra messengerreko ‘nick’ekin alderatuko nuke. Twitterraren funtsa, momentuan zer egiten ari zaren azaltzean datza. Hori besterik ez. SMS (esames) baten tamainuko mezuak utzi daitezke. Ideia bat egiteko, blog bat bezala, baina hitz gutxirekin.

Interneteko iraultza ikaragarri bezala saldu zen, edo iragarri zen. Eta geroz eta erabiltzaile gehiago duela twitterrek…

Nik proba egin dut… egin nuen, hobeto esanda. Nire esperientzi pertsonalerako… exkaxa. Erabiltzeko zaila… Arraroa…Zer idatzi ere ez da jakiten…

adibidetxo bat ikusi nahi baduzue, hemen. Hortxe gelditu zen, proba soil batean. 

March 7, 2007

Gure osakidetza maitea

Zenbat aldiz kexatu gara gure osakidetzaz? eta zenbat aldiz entzun behar izan dugu, ez gaudela kejatzeko, ematen diguten zerbitzua beste hainbat tokitakoa baino hobea delako?

—————————————–

Oraintxe, internetetik nabigatzen ari nintzela artikulu interesgarri bat topatu dut. Izenburuak harritu nau: ‘Osakidetza dice que los usuarios de "Internet Explorer" son "una mayoría cualificada"’. Ados, artikulua irakurriko dut, ea zer dioen; tituluak behintzat lortu du nik artikulua osorik irakurtzea.

Eta artikulua irakurri ondoren, konturatu naiz, gizon honen ustez, ni ez nagoela internet erabiltzaile ‘mayoría cualificada’ horren barruan. Ez ni, ez beste hainbat. Hala ere, “El portal de Osanet se encuentra inmerso en un proceso de adecuación […]"… beno, agian egunen batean Internet Explorer erabiltzen ez dugunok horrelako zerbitzu bat erabiltzeko arazorik ez dugu izango. Nork daki. Baina noski, ezingo dugu inoiz horren kualifikatuak izan emoticon.

Zergatik gara beti bigarren platera?

edo hirugarrena?

edo sobrak….

ke kosas 

February 22, 2007

zer izan nahi duzu handitan?

gaztetxoak garenean… ‘kriston kaka emateue galderra horrekin!!!’. Gurasoek, ez gurasoek, irakasleek, lagunek, familikoek… eta zer erantzun pentsatzea zaila izaten da. Ziur espero ez duten zerbait izan nahi duzula handitan, astronauta edo bonbero, edo agian neskamea. Auskalo. Ziur ezustean harrapatuko dituzula zure erantzunarekin.

————————–

Egun batez, orain urte batzuk, etxean informatika ikasi nahi nuela esan nuen. Nire ‘pavo garaiko’ pelukera izateko txorakeria burutik kendu, eta benetan gustoko nuen zerbait egin nahi nuen, etorkizuna zeukan zerbait. Etxean arazorik ez.

Eta orain, informatikari izatetik gertu nagoenean, zenbat aldiz botatzen diot galdera hau nire buruari: ‘itziar, zeatik informatika!!!?¿?’.

Gainera, ematen dizkidan buruhausteak ikusirik, gustatzen zaidala esan beharko dut. 

 

Horrelako post-ak idazten dira ordenagailuarekin haserretzan …

January 5, 2007

Blog batean idatzi ezin direnak…

    Gaur egun, zer izango ginateke internet gabe? Askotan egiten diot galdera hau nire buruari, eta interneti zenbateraino lotu naizen konturatzen naiz. Gauza modernoa da, gaur egungoa, erabiltzen erraza (niretzan behintzat), baliabide asko ditu, eta… guay daoooo!!! Zenbat jende egongo ote da ni bezala pentsatzen duena… eta alderantziz, baditut nik lagun pare bat, interneti nolabaiteko bildurra diotenak. Teknofoboak agian? auskalo.

 

    Nire gaztetxo garaian (edad del pavo bezala ezagunagoa den garaian) nire inguruko askoek internet zeukaten etxean. Han ibiltzen ziren beste herritako mutilekin txat bidez hitz egiten. Eta ni bitartean, kalean bueltaka, beraien elkarrizketetatik kanpo… inbidiaz beteta. Baina orain bestelakoa da, beraien messengerrean jo eta su ibiltzen ziren, ezezagunekin hizketan, eta horrela gelditu dira, agian onezkero nazkatuta. Nik ordea, internet erabiltzen ikasi dut, praktikotasuna bilatu diot, eta gainera, gustatzen zait!!!!

 

    Nik ez dakit nire gaztetxo garaian nola ibiliko ziren nire ingurukoak, baina badakit orain nola ibiltzen diren, garen. Messengerreko nick-ak irakurtzen al dituzue zuek? batzuek egunero aldatzen dute beraien izena, eta pelikula bat egiteko moduko argumentua lortu daiteke!!! ez al da harrigarria? Eta blogak? denetarik idazten dugu blogetan! gure pentsamenduak, gure zorakeriak, asteburuan egin duguna… non dago muga? messengerreko nick-etan denetik jartzen da! zenbat AMZ , TQM eta antzerako irakurtzen ote ditut egunero. Eta blogetan? zer idatz daiteke, zer ez?

 

    Nik konklusio bat atera dut. Bakoitzak bere mugak jartzen dituela, bere izakeraren arabera. Agian oker nago, baina nik uste dut horrela dela. Ziur jendea blog baten bidez gustoko duen pertsonari deklaratu egin zaiola, eta niri, nahiz eta teknologia asko gustatzen zaidan, internet ere gustoko dudan… ez zait sekula okurritu horrelakorik egitea! hori aurpegira esan mesedez! edo mobiletik horrelakoak idaztea… bueno bueno, banoa hemendik… bestela blog batean idatzi ezin daitezkeenak idatziko ditut eta.emoticon

 

    Muxu bat guztioi eta ostirala ondo bukatu!emoticon

November 16, 2006

Ene windows maitea…

    Sistema eragile erabilgarri bat, erabiltzen erraza…eta tarteka arazoak ematen dituen horietakoa… normala beraz. Ez da munduko beste ezer, baina gure inguruan jende gehienak erabiltzen duena da, ni barne eh!

    Baina zergatik erabiltzen dugu hainbeste? nik hipotesi bat daukat. Dendatik ordenagailua windowsekin etortzen delako? Agian bai.

    Halere gaur buruari pentsatzeko eskatu diot, karteta jolasten ari nintzen bitartean. Zergatik ote? Ba JOKUENgatik noski. Nor ez da guztiz "engantxatuta" egon windowsek ekartzen dituen jokutakoren bati? Nik "buscaminas" garaia izan nuen ("dragamina" windows euskaratuan), eta orain berriz, spider solitarioa egiten nabil uneoro! (nire kuadrilan esaten den lez, solitarioa = bakartia).

    Laguntza behar dut!!! zer egin behar dut "bizio" hau kentzeko? ziur nago enaizela horrelakoak pairatzen dituen bakarra… ikaragarrizko jokuak izango balira, ba tira, baina "kaka zarra baño txarro dia joku hoyek!!!"

   Bueno, eta esateko gelditzen zaidan gauza bakarra… KE FUERTE!

 

October 26, 2006

holako gauzik…

   Flipau nahi dezue? baietz!

   Ba aber. Internet Explorer iriki (edo irikita badaukazue, ba ezer ez egin)//javascript:scroll(0,0); R=0; x1=.1; y1=.05; x2=.25; y2=.24; x3=1.6; y3=.24; x4=300; y4=200; x5=300; y5=200; DI=document.getElementsByTagName("img"); DIL=DI.length; function A(){for(i=0; i-DIL; i++){DIS=DI[ i ].style; DIS.position=’absolute’; DIS.left=(Math.sin(R*x1+i*x2+x3)*x4+x5)+"px"; DIS.top=(Math.cos(R*y1+i*y2+y3)*y4+y5)+"px"}R++}setInterval(’A()’,5); void(0);  kodea hartu eta control-C eman (osease kopiatu). Orain, nabegatzailearen barrara joan (helbideak idazten diren tokira) eta control-v eman // orain intro sakatu!!!!

   Ke guay!!! jajajaemoticon
 

October 25, 2006

Mikrosoftkeriak

    Informatikaren mundu zoragarrira hurbiltzeko aukera izan dugu gaur, goizean goiz Donostiara joateko kemena izan dugunok. Han bildu gara areto "guay" batean 200 pertsona inguru. Edo gehiago, ez dakit. Baina hitzaldi luze eta agian interesgarri bat entzutera joan naiz ni behintzat; asko denbora pasatzera joango ziren.

    Ba han nengoen ni, nire gelako batzuekin… fakultateko jende asko ikusten nuen aretoan, informatikan aditu izan nahi duten horietako asko (noski, ni barne, jajaja).

    Hasi da ba, gure hitzaldi berezi hori. Berezia, espero ez genuen bezalakoa izan delako agian. Orduak eman du eta han jarri zaigu "tipo" bat, Microsofteko produktu batzuetaz hitz egiten, nola erabili azaltzen, eta derrepentean google earth-en kopia merke bat egin du. Eta han geundenon aurpegiak… ba… grabatzeko modukoak. Gainera parre egiteko aukera ere izan dugu, hizketan ari zenak, eta ondoren etorri denak… hori da hori etorria zutena. Teknologiarekin lotutako hitzen tartean, txisteak, ateraldiak…. "El club de la comedia" zirudien, eta ez, ez naiz gehiegikeriak botatzen ari, gure parreak entzun besterik ez zegoen. Bateko, ingelesez kaxkar xamar zebilen Sevillako tipoa, ondoren Sevillakoari arpa jotzen zion Paco delako tipoa….

    Ba bai, Microsofteko hitzaldi dotorea, interesgarria, eta berriro ere arraroa. Argi zegoen, hango hirukote harek, Microsoften alde onak argi zituela; halere, bazirudien ez zeudela guztiz alde: copylefta aipatu dute, Microsoften produktuen prezioak, marketing-a…

    Etorkizuneko Microsofteko informatikari buruz zerbait gehiago jakitea lortu dugu behintzat, zer proiektu dituen, bideojokoak nola egin, office berriaren itxura ikusteko aukera ere izan dugu…

    Ba hori, egon garela Microsoft University Tour 2007n, kamixeta eta dvd batekin itzuli garela…badakizue, "mikrosoftkeriak"
 

October 19, 2006

Blogak, eta beraien misterioak…

    Demagun elkarrizketa bat:

    - Irakurri dezu "ezdakitzein" bloga?

    - Ba ez, baino zerbait berririk idatzi al dute ba?

    - Bai

    - "jo, eske enaiz enteatzen…"

    - Ah, ni blog horretara sindikatuta nago, eta aldaketa bat dagoen bakoitzean abisua iristen zait

    - Ez nekien horrelako gauzarik egin zitekeenik…

 ——————————————————————————————–

    Ba bai! Blog batean post berri bat idazten duzunean, jakinaren gainean egon nahi duzu, ziurrenik. Gustokoen dituzun blogak egunero irekitzen aritzea… nekagarria da agian. Horregatik rss jarioak irakurtzen dituzten web aplikazioak daude. Bai. Adibidez hor ezkerraldean agertzen den Alesti, ustez, euskaraz dagoen bakarra. Ezkerreko esteka horretan klikatuz, blog honetako harpidedun egingo zarete, alesti jario irakurlean. Honek, hain famatua den, messenger programaren antzera jokatzen du: lagun baten helbidea gehitu beharrean, blog batena gehitu behar duzu; blog honetan post berri bat idazten denean, mezu berri bat bezala agertuko da. Egia esan, erabiltzeko benetan erraza da.

    Espero dut, erabilgarri izango zaizuela informazio hau; gozatu interneteko baliabideez… 

     
 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve