June 11, 2007

arratsalderoko kontuak

Atala: trena

arratsaldero gertatzen diren hainbat gauza daude…adibidez merienda. Ba nire tren bidaietan ere (bai, beti berdiñakin ai naiz, baño aizue, egunero ibiltzen naiz euskotrenen, normala da) egunero, arratsaldero gertatzen diren gauzak daude. Bagoi bakoitzean esertzen den pertsonetatik hasi eta bozgorailuetatik entzuten den ahotseraino. Eta ahots hortaz hitz egiten hasi naizela… zenbat aldiz suertatu zaigu, treneko bidaiari xumeoi, tren geltoki bakoitzera heltzen garenean, farreari eutsi beharra. Zenbat aldiz, ingurukoei begiratu bat bota, eta harridura aurpegiekin egon… zenbat aldiz….

intringulisa piztu al dizuet? jajaja. Ba 5 egunetik behin, gutxi gorabehera, gure geltokien izenak distortsionatuta entzuten ditugu. Distortsionatuta baino gehiago… gaizki! Hainbat herri bizkaitar entzun izan ditugu, gure gipuzkoar kostaldeko herriak entzun beharrean..

 

irakurle maiteok… hau da hau. Eusko trenek blog bat irekiko balu.. izango genuke zer idatzia!

 

izan untsa! 

March 14, 2007

‘tonto sentitzen naiz’ !!!

 

zenbat aldiz sentitu zarete ‘tonto’ norbaitek hitz egin dizuenean? zerbaiti buruz ezer ez dakizula moduan hitz egiten hasi zaizu, edo mantso hitz egiten hasi zaizu….

———————————

Atzo trena hartu nuen Donostira joateko, eta bidean gertatutako gauza batek harritu ninduen; harritu edo mindu, egiak askotan min ematen baitu.

 

Trenak, Donostira heldu aurretik hainbat geltoki pasatzen ditu eta guztietan geratu ohi da. Halere, bada geltoki zahar bat, Urbil saltokiguneraren aurrean; beti gelditzen da bertan, baina inoiz ez ditu ateak irekitzen, beste trenarekin noiz gurutzatuko zain gelditzen da. Bertara iritsi ginenean, trenak beti bezala bere geldialdia egin zuen, eta pertsona bat (dei diezaiogun X) bere aulkitik jaiki eta atea irekitzera joan zen, bertan irteteko intentzioz.

Hau ikusita, atearen ondoan zegoen neska batek, ziur bere intentzio onenarekin, horrela esan zion:

- ¿ que vas, a ahí? (merkatalgunea eskuarekin seinalatuz)

ondoren beste hainbat keinuren laguntzaz, eta hitzak ondo ahoskatuz:

- es que tienes que bajar un poco más tarde. Hay otra parada y luego tienes que andar un poco (berriro ere keinuak….)

Iritsi gara hurrengo geltokira eta berriz ere jaiki zaigu X pertsona hau bere aulkitik.

Oraingoan beste neska batek eman dizkio argibideak:

- Tienes que coger otro tren. Ahí. (honek ere keinu sorta batekin lagunduta)

—————————

hau dena jakinda, nolakoa da X?

ea pentsatu pixka bat. Nolakoa imaginatzen duzu? ziur zerbait pentsatu duzula…

Ume bat? pertsona ‘berezi‘ren bat? aitona edadetu bat? ziur horrelako erantzunak etorri zaizkizula burura. Ba ez. Pertsona hori beltza zen, azalez beltza. 30 urte inguruko pertsona bat, agian trenean sekula ibili gabea, edo besterik gabe, nahastu xamar zebilen bat.

Zergatik hitz egin zioten tontoa izan balitz bezala? nik dakitela, beltza da eta ez tontoa. Agian nik ere berdin egingo nuen, auskalo. Baina badakizue, besteek egindakoak errazago ikusten dira.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve