August 21, 2007

Estropadak XXX

Asteburu hontan ere, estropada bikainak ikusi ahal izan ditugu gure herrian. Urtero bezala, hemen bildu dira trainerurik onenak, ikuskizuna emateko prest, bandera lortzeko prest, puntuak irabazteko prest…

Askok esango dute, estropadak ikustera joatea, aspergarria dela edo. Etxetik, telebistatik hobeto ikusten direla.

Noizbait egon al zara estropetan? Gu aurrekoan izan ginen; agian estropadak ikustearren, gure mutilak animatzearren, oihu batzuk botatzearren, lagunartean egotearren…

hona hemen argazki bat:

 XXX estropadak zarautz

 

(barkatu montaje kaxkarra… gauzak azkar egin nahi direnean…) 

 

March 16, 2007

lehenengo aldia / oroitzapenak

Atala: Zarautz

Lehenengo aldia.

Lehenengo aldiak beti izaten dira bereziak. Dena perfektua izatea nahi duzu, akatsik gabea, eta lehenengo aldi hau gogoratzean benetan oroitzapen onak izatea.

Egingo nuela jakin nuenetik, ordua noiz iritsi zain irrikatan egon nintzen.

-          Jango al dugu izozki bat? –esan zidan.

-          Bai, noski!- nik erantzun.

Ez dakit zuei zein zirrara sortarazten dizuen urteko lehenengo izozkiak! Asteazkena izan zen niretzat aurten izozkia jaten nuen lehenengo aldia.

 
Oroitzapenak.

Egun hotza, baina eguzkitsua. Malekoitik buelta bat, nola ez. Eta urrutira gure (nire behintzat bai) gelateria maitea.

Sartzera ausartu ginen, nahiz eta bagenekien urtero bezala, tarifa igoko zutela, guri bost. Sartu eta izozki bana hartu. Bola inoiz baino txikiagoa, agian zerbitzaria berria zen eta ez zen gehiegi enteratzen. Baina berehala nire txokolatezko izozkia ahora hurbildu nuen, eta uau! Ezin da diruarekin ordaindu!

Benetan, ez dakizue zer sentitzen den izozki bat  jaten zoazela, berriz ere malekoira itzuli, eta eguzki eta itzal artean, itsasoko haizearen laguntzaz, izozkia janez, lagunarteaz gozatuz….

Guztiok gonbidatzen zaituztet, Zarautza etortzera, izozkia jatera. Noski nik etortzeko gonbidapena luzatzen dizuet, zuen esku izozkia erostea… emoticon

Ah nik lagunduko dendako ilaran aurrera joateko teknika pare bat. Zarauztarrok izozkiak erosteko teknikan adituak gara! emoticon

February 12, 2007

asteburua eta asteleheneko kronika

Igandea eta mendira. Bi astetik behin egin beharreko txangoa. Oraingoan Aralar bixitatu dugu, eta bide batez Mendukilo kobazulora. Txango polita izan zen, euritsua, lokatza nonahi… baina polita. Gustatzen zait Aralarrez gozatzea.

Larraun ibaiaren jaiotza ikusteko aukera ere ez genuen galdu. Txangoa Iribas herriskan bukatu behar genuela aprobetxatuz, ibilaldia pixka bat luzatu eta han aurkitu genituen Larraun ibaiaren bi jaiotzak. 

——————————————-

Ba al dakizue zer den rumorologia? ziur euskaltzaindiak ez duela horrelako hitzik onartu oraindik, baina beno.

Zarautza iritsi bezain laster zurrumurru festa ikaragarri batean murgildu ginen. Gizon bat tiroka hasi zela… andrearekin haserre… eta kalea itxi zutela…. eta.. ufa! beste mila istori, kontatzeak ere lotsa ematen dit. Gu egun guztia kanpoan egonda, ‘aluzinatzen’ noski. 

Atzo: ‘Agian bihar aterako da egunkariko sucesos atalean…’ eta Gaur: Diario Vasco hartu, eta orrialde oso bat Zarautzen gertatutakoari buruz.  Noticiasen ere bazen honen berri…

Atzo iluntzean kontatzen ziguten gauza bakoitza ezberdina zela konturatu ginen, eta ezin jakin egia zein zen eta zein ez. Egunkariak esandakoa sinistu beharko? auskalo. Egunkari bakoitzak ere nahi duena egiten baitu: eskopeta batekin zegoela batek, riflea zela besteak…

Zerbait gertatu zela, ziur. Benetan zer gertatu zen? auskalo. CSIri deitu beharko. 

January 25, 2007

Elurra

Atala: Zarautz

Badirudi ez dagoela beste notiziarik. Elurra ari du!!! ba bai. Eta Zarautz inguruko mendiak atzo elurtuta esnatu ziren.

Orainarte izan dugun udaberriarekin… hotza eskatzen genuen. Eta hotza izatetik, hotza, elurra, izotza, euria, errepideetan arazoak.. edukitzera pasa gara. Baina hori da nahi genuena ezta?

Eguraldi honek etxetik ateratzeko gogoa kentzen du. Ufa.

Hala ere, hau nahi genuen, eta lortu dugu. Baina…zenbatek esango ote dute udaberri goxo hortan hobeto geundela…

sobre gustos, no hay nada escrito. Baina orain, hau aguantatu behar. Zer egingo diogu ba.

Eguraldia lagun, atzo Zarauzko Indamendi (Zumaiarren baimenarekin noski) elurtuta zegoela, argazki bat atera nion.

 

Normalean Izarraitz ere ikusiko litzateke, baino badirudi laino gehiegi dagoela, ez baita antena ere ikusten. 

January 18, 2007

usaina

Zarautzen esaten den bezala: ‘aitze al dezu usaia?’

Denok dakigu usainak ez direla aditzen, usaindu egiten direla. Halere, ez dakit gauza hau zarauztarrona den, edo beste herrietan ere gertatzen den.

Usainak bereziak dira. 

Gaur gauean, eskaratzetik ateratzean (zakarra botatzera, ez parrandara), usain berezi batekin egin dut topo: simaur edo ximaur edo ximor usaina.

Oroitzapenak ekarri dizkit usain horrek.

Gazte taldearekin 5 egun pasatzera joaten naizeneko gauak gogoratu dizkit. Etxetik atera eta baserri usaina, naturala … Eta berehala hasi naiz bertako giroa somatzen. Nola berriz etxera sartzean 40 ume inguru oihuka ibiliko diren, eta begiraleak han ibiliko direla sukaldea jasotzen, edo txokoren batean deskantsatzen… Eta joaten garen tokitan, zerua argituta egoten da, bai, izarrez, hiri eta herri handietan ez bezala… baina 2 segunduko lapsus bat izan dela konturatu naiz. Nire betiko kalean nagoela, eta etxera igotzean betikoak aurkituko ditudala. Ez dut esaten txarra denik… baina halako leku lasaietan pentsatzen jardun ondoren…

 

Usainak garrantzitsuak dira bizitza hontan. Ni berezi xamarra naiz kontu honekin. Koloniak ere, ‘las justas’, eta eskuak, ahal den neurrian usain gutxirekin. Nire ‘maniak’.

——————————

Etxe bakoitzak ere usain ezberdina izan ohi du… eta pertsonek… denak.

——————————

Ez nuen uste usain horrek horrelako oroitzapenik ekarriko zidanik, horrelako bi segundu lasai bizitzera eramango ninduenik…

December 6, 2006

zer da hau?

Atala: Zarautz

    Astelehenean Santa Barbara eguna. Ama eta biok bixita egitea pentsatu genuen… Santa Bargarara igo, argazki pare bat atera, kanpaia jo, amabirjinari bixita egin… norbaitek ba al daki zer itxura duen? ba gogoz gelditu ginen.

    Ermita itxita zegoen, kanpaiaren katea jasota zegoen, eta argazki kamerak kale egin zigun… Eskerrak eguraldia behintzat lagun izan genuen. Abenduaren 4a eta "jesukriston berua itezun".

    Hori bai, han goitik gure herri maitea polita ikusten da. Han goitik mendi zein itsaso ikus daiteke…

    Aurreko batean esan zuten bai, izugarrizko olatuak egongo zirela, ba ez zeuden makalak; malekoira ere igotzen ziren olatuak. Eta hain gertu daukaguna gozatzeari ekin genion amak eta biok. Zertaz kexa gaitezke ba? mendia nahi dugunean, mendia daukagu; itsasoa nahi dugunean, itsasoa daukagu. Goza dezagun inguruan daukagunaz!!!

  —————————–

    Google jaunari eskatu diot, mesedez, gure Santa Barbararen argazkitxo bat edo erakusteko. Hementxe marrazki bat:

 

    Gainera bere biografiarekin topo egin dut. Ba al zenekiten bere aitak dorre batean giltzaperatu zuela, bere kristautasuna ukatu nahi ezagatik? Hori dela eta aita tximista batek akabatu omen zuen. Horregatik, naiz eta nik jarri dudan marrazkian horrela ez izan, dorrea eta tximista bat azaltzen omen dira Barbararen ondoan.

    Gaur ere beste gauza bat ikasita joango gara ohera. jajaja 

October 18, 2006

eta egi bihurtu zen

Atala: Zarautz

    Bai, Zarautz eta Getaria batzen dituen oinezkoentzako bidea bukatuko dutela dirudi. Edo behintzat, bukatzen hastekotan direla dirudi. Aspalditik gaude ametsetan kontu honein, bai Zarautzen eta bai Getarian.

    Bukaera baten hasiera iragarri zuten atzo, dv-n. 

    Bidegorria noiz jarriko duten galdetzeko ordua iritsi al da? jajajaemoticon 

October 3, 2006

Norbait enteatzen al da?

Atala: Zarautz

    Ezin dut sinistu. Herritarra izan eta horrelako dudak edukitzea, ez da normala.

    Bada zarautzen ibai (’irriyo’ nere hitzetan) berezi bat. Bizitza osoan ‘rio peste’ deitu izan dioguna. Halere denok dakigu, benetako izena Inurritza dela.

    Orain arte dena argi. Ba ztb (zarautzko telebista) ikusten ari nintzen batean, aurkezleak ‘peste ibaia’ deitu zion. Harrigarria. Aho bete hortz gelditu nintzen telebistaren aurrean. Ezin nuen sinistu.

    Beti ikamikak izan ditugu, etxean askotan, gure ibai maitea bi ibaiez osatuta dagoela, edo ez, edo bai… edo nik zer dakit. Alde batek izen bat duela, besteak beste bat… halere gaurkoan irakurri dudana ezin sinesturik nabil.

    Gure eskualdeko komunikabide den hitza-k, gure herri maitean egingo diren aldaketen berri ematen du gaur. Saihesbide bat, etxe berriak… badakizue, laister hauteskundeak dira, herritarrei berrikuntzen berri informatu behar. Eta lasai asko hau irakurtzen ari nintzela, non irakurri dudan Igerain erreka mantendu eta berreskuratu nahi dutela. Igerain? Hori non dago? Dirudienez, zarautztarrontzat ‘rio peste’ dena, ztb-rentzat ‘peste ibaia’, Igerain izatera pasa da ‘Inurritza’-ren ordez. Edo betidanik izan da horrela, edo beste ibai bat azaldu da, edo auskalo zer!

    Norbaitek hau argituko al digu, oh zarautztarroi, edo inkognita honekin bizi beharko dugu? Auskalo!

September 27, 2006

Eguraldiak kontrolatzen gaitu!!!!

    Bai bai. Gezurra badirudi ere, eguraldiak gure animoengan daukan indarra ikaragarria da. Beste alaitasun bat ematen du. Gaur, leihotik begiratzeak gusto ematen du, bai baitakit lanetik ateratakoan eguzki goxotan egoteko aukera izango dudala… Goizean ordea lanean egon behar ;) , pena bat.

    Atzo arratsaldean ere gusto ematen zuen eguraldiak, eta kanpinera igotzeko denboratxoa hartu nuen, bertatik ikusten zen paisaiaz gozatzeko asmoz. Kamara bat bota nuen faltan. Behin han gora iritsi, eta han ikusten zen itsaso zabala, hodei bakan batzuk, Getariko arratoia… Urak, kolore berezia zeukan; zeruan arratsaren kolore gorriztak zeuden, eta hauek uretan islatzen ziren. Inoiz ikusi al duzue itsaso gorririk? ba nik atzo izan nuen aukera. Gorria… urdina… koloretsu zegoen dena. Eta noski, eguzkia neguan ezberdina izaten dela denok dakigu, beste kolore bat izaten duela; ba nabari zen bai, gure herriko etxeek beste kolore bat zuten. Beste itzal mota batzuk sortzen ditu eguzki honek, politagoa da…Hondartza lasaiago zegoen, lasaitasuna usaindu zitekeen…

    Paradisua ez zen ez urruti. Bertan. Etxetik atera eta hortxe. Aldapa bat igotzea nahikoa sentimendu hauek bizi ahal izateko… Gaur ere horrelako egun bat da. Horrelako polita egongo da dena… ziur. Aukerarik izanez gero, gozatzeko modukoa… malekoia, portua, kanpina… edozein toki da ona horrelako eguraldi batez gure herrian bertan gozatzeko. Gozatu egun zoragarri hau!emoticon

 

September 26, 2006

negua= zarautz polita

Atala: Zarautz

    Negua hurbiltzen ari den bezala, gure herri maitea geroz eta politago ikusten da. Toldoak kendu zituzten hondartzatik, eta hori seinale ona izaten da; agur herria betetzen duten giri eta madrileñoei.

    Azkenaldian hondartzara eta itsasora begiratzeak gustu ematen du. Itsaso zakarra, malekoia hutsa… hondatza hutsa… polita panorama. Ziur nago argazkilari askoek horrelako aukerak aprobetxatzen dituztela beraien kamarak atera, eta argazkigintzaz gozatzeko.

    Eta ez da gutxiagorako. Nik behintzat, ahal dudan guztietan itsasoari bisita egiten diot. Olatuak ikusi, kresala sentitu….
 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve